Dagoeneko zabalik da Ultzama-Larraungo Mintzakiden izena emateko epea eta hemen egin dezakezu:

https://praktikatu.eus/blog/ultzamalarraun/

larraun@aek.eus

 

 

Bi motatako euskaldunak biltzen dira Mintzapraktikan. Batetik, euskaraz bizitzeko ohiturarik ez dutenak: egunerokoan beren inguruan hitz egiteko aukerarik ez daukatenak, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak… Programak euskaraz aritzeko trebakuntza eta aukera ematen die parte hartzaile hauei. Bestetik, euskaldun askok hizkuntzaren normalizazio prozesuari beren ekarpena egin nahi diote, zailtasunak dituzten euskaldunei elkarrizketaren bidez lagunduz. Eta, noski, badira lagun berriak egin nahi dituzten kideak ere, giro euskaldunean murgildu nahi dutenak. Mila arrazoi mintzakide izateko!

Parte-hartzaileak talde txikietan batzen dira, eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu: terraza batean kafea hartzeko, ibiltzeko... Helburua euskaraz praktikatzea da, beti lagun giroan.

Zure ordenagailu, tablet edo telefonotik beste euskaldun batzuekin hitz egin nahi baduzu, online eskaintza ere baduzu.

Parte-hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila eskuratu daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan.

Ultzama-Larraungo Mintzakide 2011. urtean abiatu zen Larraunaldean eta 2017an Ultzamaldean, euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarri eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortzeko helburuarekin, eta mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak,... antolatzen dira.

Sustatzaileak ondokoak dira: Basaburua, Imotz, Odieta eta Ultzamako Euskara Zerbitzua; Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Euskara Zerbitzua; eta Ultzama-Larraungo AEK.