Mikroipuin lehiaketa Larraun eta Lekunberriko Euskara batzordeak abiatu zuen 2020. urtean, Euskararen Eguna ospatzeko. LH 5. maila eta Batxilergoko 2. maila arteko ikasketak egiten dituzten ikasleek parte hartu zuten eta lau sari banatu ziren. 2021. urtean berriro antolatu zen. Bi edizioetan ikasleen parte hartzea handia izan da, horregatik, egitasmoari jarraipena ematea erabaki du batzordeak eta 2022. urtean deialdi berria aterako da.