2023/2024 ikasturtean euskara-ikastaroetan izena emateko epea irekita dago abuztuaren 28tik irailaren 8ra arte

 

Zubiarte euskaltegi publikoak atzo ireki zuen euskara-ikastaroaetan izena emateko epea irailaren 8ra arte. Ikastaroak aurrez aurrekoak eta on-line izanen dira. 

Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. C1/EGA azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ere bai.   

Informazio osoa Euskaltegiaren web orrian. Izen-ematea on-line egingo da. Modu presentzialean egin nahi izanez gero,  848431010 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko edo euskaltegiko postara idatzi. euszubia@educacion.navarra.es