Ohi den bezala, urtearen bukaeran Marmari eta Panpanoziri aldizkariak argitaratu eta Leitzako nahiz Aresoko etxebizitza guztietan zabaldu dira, hurrenez hurren. Marmari urtero banatzen da, eta bi urtean behin, berriz, Panpanoziri. Biak ere, ohi den bezala, herriari buruzko erreportajez eta artikuluz ongi hornituta: euskara, herrigintza, herriko pertsonaiak, jakingarriak…
Azkeneko bi zenbaki horiek, baita aurreko guztiak eta gure eskualdean argitaratzen ditugun beste bi aldizkariak ere (Goizuetako Xapo eta Aranoko Miaxiria) webgune honetan jasota daude, “argitalpenak” izeneko atalean, eta bertan kontsultatu edo bertatik deskargatu daitezke.