Mailope aldizkaria Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko etxe guztietan topatuko dugun hilabetekaria da. Tokiko aldizkari honek eskualdeko biztanleak informatu ditu azken mende laurdenean.
Hain zuzen ere, aurten, 25 urte bete dituen honetan, ospakizunetan dabiltza burubelarri. Kaka Plasta eta mus txapelketaren ondoren, hemen dugu Mailope Lasterka. Larraundik hasi eta Araitzen amaitu, hogetia bost kilometros arituko dira eskualdeko euskaltzaleak lasterka. Abenduaren 13an goizeko 11:00etan abiatuko da.
Hemen duzue Mailope Lasterkaren spot-a: https://youtu.be/6cDJp2AfRlw
Azkenik, Mailope lagundu nahi baduzu, kilometro erdiak berrogeita hamar euroan eskura daitezke Lekunberriko kultur etxean edo Araizko udaletxean.