Mailope aldizkaria Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko etxe guztietan topatuko dugun hilabetekaria da. Tokiko aldizkari honek eskualdeko biztanleak informatu ditu azken mende laurdenean eta hilero 1.600 aleko argitaraldia dauka.

Hain zuzen ere, aurten, 25 urte bete dituen honetan, ospakizunetan aritu dira burubelarri. Kaka Plasta eta mus txapelketaren ondoren, joan da Mailope Lasterka ere. Larraunen hasi eta Araitzen amaitu, hogeita bost kilometroz aritu dira eskualdeko dozenaka euskaltzale lasterka.

Hemen duzue lasterketaren bideoa: https://youtu.be/nM7TO5Uz7UU