Nafarroako mendialdeko euskara zerbitzuek “LITERATURA GERALDIAK” izeneko egitasmoa abiatu dute aurten, eta gure eskualdean egitasmo horretako bi saio eginen dira aste honetan:
Apirilaren 27an, Leitzan, Ibon Egañak “Nola iruzkindu liburu bat” hitzaldia emanen du, 18:30ean liburutegian.
Apirilaren 28an, Lekunberrin, Irati Goikoetxeak Herriak ez du barkatuko liburua aurkeztuko du, liburutegian, 18:30ean.
LITERATURA GERALDIAK egitasmo honek euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea du helburu. Horretaz gain, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartu eta euskal liburugintza indartu nahi ditu, liburutegi publikoen erabilera bultzatu, eta baita esperientzia literarioak partekatzeko espazioak eskaini ere.
Bi hitzordu interesgarri, beraz, gure eskualdean, aste honetarako.