Gure herrietako euskara zerbitzuek, literaturzaletasuna sustatzeko asmoarekin, Literatur Geraldiak antolatu ditugu, aurten ere. Irakurle taldeek aukera izanen dute solasaldiak, errezitaldiak eta aurkezpenak egiteko haiek aukeratu duten liburu baten inguruan. 

Saio dezente ditugu gure eskualdeko herrietan:

  • GOIZUETAN: martxoaren 26an, Itzulerak nobelari buruzko solasaldia Miren Agur Meabe idazlearekin.
  • MUGIRON: apirilaren 3an, Frankestein agurgarria Ana Galarragak eta Pettik eskainitako aurkezpen musikatua eta solasaldia
  • LEITZAN: apirilaren 10ean, Argialdiak liburuari buruzko solasaldia Miriam Luki idazlearekin
  • IMOTZEN: apirilaren 12an, Aitor Blancoren Detaile xume bat
  • LARRAINTZARREN: maiatzaren 2an, Enplego zoriontsuago bat musika errezitaldia, Iñigo Astiz eta Eñaut Elorrietaren eskutik
  • LEITZAN: ekainaren 18an, Anarirekin Gari eta goroldiozko lanaz hizketan