Literatura Geraldiak Nafarroako ipar-mendebaleko udalerrietako euskara zerbitzuek elkarlanean antolatzen duten ekimena da.

 

 

Hirugarren urtea da Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak Literatura geraldien zikloa antolatzen dutela, eta honako helburu hauek ditu egitasmoak:

  • Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea.
  • Herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea.
  • Euskal liburugintza indartzea.
  • Liburutegi publikoen erabilera bultzatzea.
  • Esperientzia literarioak konpartitzea.

Saio gehienak apirilean burutuko dira eta gure eskualdean, zehazki, honako hauek izanen ditugu:

SAIOA NOREKIN EGUNA ORDUA LEKUA
Hitzaldia: "Nola irakurri Literatura ikuspegi feministarekin" Iratxe Retolaza Apirilak 5 19:00 Larraintzarko Benta
Solasaldia: "Ez erran iñori" Maddi Ane Txoperena Apirilak 23 18:30 Lekunberriko Mitxausenea Kultur Etxea
Errezitaldia: "Arkanbele kantak" Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentes Apirilak 24 18:30 Leitzako liburutegia