Nafarroako ipar-mendebaldeko udalen euskara zerbitzuek, literaturzaletasuna sustatzeko asmoarekin, Literatur Geraldiak antolatu ditugu, aurten ere.

Irakurle taldeek aukera izanen dute hitzaldiak, solasaldiak edo lantegiak egiteko haiek aukeratu duten liburu baten inguruan. Nolanahi ere, hitzaldi, solasaldi edo lantegi horiek irekiak izanen dira nahi duen orok parte hartzeko. Geraldien egitaraua ikusgai duzue albiste honen gainean klikatuta. 

Helburuak

Honako hau da proposamen honen xede nagusia:

  • Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea.
  • Herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea.
  • Euskal liburugintza indartzea.
  • Liburutegi publikoen erabilera bultzatzea.
  • Esperientzia literarioak konpartitzea.

 

Literatura solasaldiak eta Lantegiak

2023. urteko udaberrian eta udazkenean burutuko dira saioak hainbat herritan. Guztira 12saio antolatu dira:

 

 

Literatura solasaldiak:

 

LIBURUA

HIZLARIA

LEKUA

EGUNA / ORDUA

Ez erran inori

Maddi Ane Txoperena

Iturmendi

Martxoak 14, 18:00

Bar Gloria

Nerea Ibarzabal

Lekunberri

Apirilak 20, 18:30

Bar Gloria

Nerea Ibarzabal

Arantza

Apirilak 27, 17:00

Bar Gloria

Nerea Ibarzabal

Etxaleku

Maiatzak 3, 19:00

 

 

Lantegiak:

 

IZENBURUA

HIZLARIA

LEKUA

EGUNA/ ORDUA

Nola iruzkindu liburu bat?

Mikel Ayerbe

Lesaka

Apirilak 1, 10:00

Idazketa tailerra

Yolanda Arrieta

Leitza

Apirilak 19, 18:30

 

 

Hitzaldiak:

 

IZENBURUA

HIZLARIA/ MUSIKARIA

LEKUA

EGUNA/ ORDUA

Irakurbide feministak euskal literaturan

Iratxe Retolaza

Arbizu

Martxoak 6, 18:00

Irakurbide feministak euskal literaturan

Iratxe Retolaza

Elizondo

Apirilak 19, 18:00

Egoerak eta liburuak

Joseba Sarrionaindia

Bera

Apirilak 21, 18:00

Idazleen gorputzak

Eider Rodriguez

Elizondo

Apirilak 26, 18:00

Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena

Miren Agur Meabe

Ziordia

Apirilak 26, 19:00

Egoerak eta liburuak

Joseba Sarrionaindia

Larraintzar

Apirilak 28, 18:00

 

 

 

 

Erakunde antolatzaileak

  • Baztango Udala
  • Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
  • Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
  • Sakanako Mankomunitatea

 

Erakunde laguntzailea

Nafarroako Gobernua

 

Informazio gehiago

Araitz- Betelu-Larraun- Lekunberriko Euskara Zerbitzua (Ainhoa Beraza): 948504400 / larbeleareuskaraz@iparmank.eus

Sakanako Mankomunitatea ( Castillo Suárez): 948464867 / euskara1@sakana-mank.eus