Liburu Klika

Irakurzaletasuna, liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko egitasmoa

 

HELBURUAK:

Irakurzaletasuna sustatzea.

Liburutegi publikoak eta herritarrak harremanetan ipintzea.

Euskarazko literatura ezagutaraztea.

Euskal liburugintza indartzea.

FUNTZIONAMENDUA ( hiru urrats):

  1. Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzua erabilita bertako euskarazko liburu bat eramango du etxera han irakurtzeko.
  2. Behin irakurrita liburutegira itzuliko du liburua eta irakurle-fitxa erraz bat beteko du bertan.
  3. Liburutegiko arduradunak erosketa txekea emango dio irakurleari eta honek  txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti oparituko dion euskarazko beste liburu bat.