Maiatzean, urtero-urtero, kultur aro interesgarria antolatzen du Leitzako Kultur Taldeak. Aurten ere halaxe egin du, eta ekitaldi eta jardueraz ederki osatutako hilabetea izanen da maiatzaren 14an hasi eta ekainaren 14a bitartekoa. Denetik izanen da bertan: hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, ibilaldiak, azokak, mahai-inguruak, umeentzako jarduerak…  Ekintza horiek guztiak webgune  honetako agendan ikus daitezke.