Atzo egin zen Leitzako Atakabeltz herrigunean BARDOAK ekimeneko saioa, bertan parte hartu zuen Leitzako Harrapazank taldeak, eta atzoko saioan irabazita Lesakako finalean izanen da, apirilaren 12an.

Leitzan egindako saioan bi taldek parte hartu zuten. Leitzarrez gainera Lesakako 12 obario eta 11 pedrada taldea aritu zen. Saioak hasiera umoretsua izan zuen, taldeek hasieran esketx umoretsu bana egin baitzuten, mozorro eta guzti.

Ondoren saioa etorri zen, ohiko ariketa puntuagarriekin, eta epaia eman behar zutenen erabakiz leitzarrek eginen dute aurrera. Miel Mari Elosegi “Luze”, Iñigo Ibarra eta Joanes Illarregi dira Leitzako taldea osatzen duten bertsolariak, eta Jon Oronoz laguntzailea. Finalean beste bi talderekin batera ariko dira.