Eskualdeko Erleta, Xalto eta Nazabal ikastetxeek eta Euskara Zerbitzuak antolatu dute Sormen Lehiaketa
Ipuin laburrak idatzi dituzte lehenbiziko aldiz antolatu den Sormen Lehiaketa honetarako, eta guztira 284 ikaslek aurkeztu dituzte euren lanak.
LH 1etik 6. mailara bitarteko neska-mutikoek parte hartu dute, eta guztira 9 lan saritu dituzte, ziklo bakoitzeko hiruna lan onenak aukeratuz.
Haurrek idazketan eta irakurketan atzerapausoa eman duten kezka agertu dute irakasleek, batez ere gero eta gutxiago idazten eta irakurtzen dutelako neska-mutikoek. Horri erantzun nahian, eta era berean, pizgarri bat eskaintzeko asmoz, antolatu dute Sormen Lehiaketa eskualdeko 3 ikastetxeek eta euskara zerbitzuak. Sortutako ipuinak aukeratzen ibili da zortzi kideko epaimahaia: ikastetxe bakoitzeko zuzendariak, hiru ikastetxeetako Guraso Elkarteetako kide bana, Itziar Olaizola haur literaturako idazlea eta irakaslea, eta Euskara Zerbitzuko teknikaria.
Ikasturtean zehar landu zituzten lanak eta saridunak maiatzaren 31n eman ziren jakitera, Eskualdeko Eskolarteko Topaketa egunean egin zen sari banaketa ekitaldian, Leitzan. Saridunek diploma bana, liburuak eta lan irabazleekin osatutako liburuxka jaso zituzten.
LIBURUXKA honetan daude jasoak irabazleen 9 lanak eta beheko zerrendan saridunak, izen-abizen eta lanen izenburuekin, zikloka banatuta:
1. zikloa (LH 1-2)
- 1. saria: Ekhia Bidarte Cueli (Kobazulo misteriotsua).
- 2. saria: Bianca Lazar (Txorizo eta Babaren istorioa).
- 3. saria: Maddi Samsó Lujanbio (Joselontxoren eta Ramontxitoren gaiztakeriak).
2. zikloa (LH 3-4)
- 1. saria: Enara Ugartemendia Arantzeta (Maria Erregina).
- 2. saria: Garazi Barandarain Aranalde (Hiru esploratzaileak).
- 3. saria: Arhane Zabaleta Barandiaran (Hondartzako lehiaketa).
3. zikloa (LH 5-6)
- 1. saria: Ane Zabaleta Prada (Izarren egunerokoa).
- 2. saria: Eila Larralde Arotzena (Izena galdu zuen neska).
- 3. saria: Ilargi Indakoetxea Mendizuri (Jolas-parkea).
*Argazkia TTIPI TTAPAK utzia (Eneritz Iraola).