Larraunaldeko Euskara Zerbitzuak aisialdiko ekimen honetan izena emateko aukera eskaintzen die Larraun eta Lekunberriko umeei. Lehen Hezkuntza 3-6 mailatan dauden ikasleek har dezakete parte Larunblain. 

Hilabetean bitan, larunbatarekin, izanen dira saioak Lekunberriko Plazaola kiroldegian, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Izena emateko: 948504400 / larbeleareuskaraz@iparmank.eus

Larunblairen helburua eskolatik kanpo haurren arteko harremanak euskaraz izatea da, ekintza jostagarri ugari egiten dituzten bitartean. Mota guztietako ekintzak egiten dira: ateraldiak, tailerrak, jolasak, igerilekua...

Taldea bi hezitzailek gidatuko dute.