Nafarroako beste hainbat herrietan bezala, Larraunen eta Lekunberrin burutzen den asteburuetako aisialdi jarduera honetan izena emateko epea irailaren 15etik 30era egonen da zabalik.

Larunblairen helburua eskolatik kanpo haurren arteko harremanak euskaraz izatea da, ekintza jostagarri ugari egiten dituzten bitartean. Haur eta gaztetxoen hizkuntza ohituretan eragiteko egitasmoa da eta horretarako bereziki formatutako hezitzaile talde batek dinamizatzen ditu saioak.

Aisialdia ongizatearekin, dibertsioarekin eta jolasarekin lotzen dugu, eta hori dugu oinarri, sinisten baitugu aisialditik benetako inzidentzia lor daitekeela txiki eta gazteen egunerokoan; jolasen eta dinamiken bidez hauen harremanen hizkuntza ohituretan eragin nahi dugu, lagunartean euskara izan dadin komunikazio bide eta erlazio sortzaile.

Beti ere euskara oinarri eta ardatz, hezkuntza integrala landu beharra ezinbestekoa ikusten dugu; horregatik, berdintasuna, aniztasuna, ekologismoa eta beste hainbat balore ere integratu eta lantzen dira urtean zehar egiten diren saioetan.

Larraunen larunbat arratsaldeetan biltzen da Larunblaiko taldea, hamabostean behin, 16:00etatik, 19:00etara, eta era guztietako ekintzak eta jolasak egiten dituzte. Urtean behin talde barnean eta talde ezberdinen arteko sareak sortzeko kanpaldi bat ere antolatzen dugu.

Izena eman nahi baduzu hemen egin dezakezu: https://topagunea.eus/larunblai/

Baita eskualdeko Euskara Zerbitzuan ere: larbeleareuskaraz@iparmank.eus / 948 504400