2017ko azaroan egin zen, Goizuetan, KATARRAPIKAKA izeneko lehenbiziko lehiaketa. 2018an etorri zen bigarrena, eta 2022. urtean egin da hirugarrena, oraingoan Xalto eskolako ikasleekin.

Herriaren ezagutza, euskara, ohiturak, herriko baserriak eta etxeak... ezagutarazteko lehiaketa da Katarrapikaka, eta Goizuetako 12 lehiakidek parte hartu zuten herriari buruzko galderak eta probak gaindituz.

Ikasteaz gain ongi pasatzeko ikuskizuna ere bada, eta hala gertatu da orain artekoi saio arrakastatsuetan.