2014ko abenduaren 26an, Leitzako zinean, Leitzako herria eta herritarrak protagonista izanen dituen lehiaketa bat eginen da. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskara zerbitzuak egindako proposamen batetik, ekimen hau aurrera aterako zuen lantaldea osatu dute zenbait herritarrek, eta herriaren inguruko ezagutza eta herria ezagutzeko gogoa bultzatu nahi dituen ekimena sortu da.
Abenduaren 26ko ekimena, zehazki, lehiaketa bat izanen da. Leitza izanen da lehiaketako gaia, eta tartean galderak eta probak eginen dira. Ikuskizun entretenigarria eta dibertigarria izanen da, zalantzarik gabe, eta zinean eginen da, 22:30ean.
Lehiaketa hau, nolanahi ere, herriaren inguruko jakingarrien dibulgazioa egiteko asmo zabalago baten barruan kokatzen da. Lehiaketaz gainera, beraz, beste euskarri batzuetan ere zabalduko dira herriaren ezagutza handitzeko eta hobetzeko edukiak.
Ekimen honek Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatearen eta Leitzako Udalaren dirulaguntza eta babesa jaso du. Baita herritarren babesa ere, Leitzako Udalak 50.000 € banatzeko antolatutako parte-hartze prozesuan parte-hartzaileen babesa jaso zuelako, eta horren ondorioz baita dirulaguntza ere.
Hauek dira lehiaketaren inguruko xehetasunak:
Parte hartzeko baldintzak:
.- Taldekako lehiaketa da: 3 pertsonako 4 talde ariko dira
.- Taldekideak: hiruetatik batek 40 urtetik gorakoa behar du, eta beste batek 30etik beherakoa. Denek 16 urtetik gorakoak izan behar dute.
.- Taldean gutxienez emakumezko bat eta gutxienez gizonezko bat behar dira.
.- Izena ematen duten taldeen artean zozketa eginen da, eta lehiaketarako 4 hautatuko dira.
.- Talde bakoitzak izen bat hautatu beharko du, lehiaketarako
Sariak (sariak taldearentzat izanen dira)
1. saria: 450 €-ko txekea.
Gainerako sariak sailkapenaren arabera banatuko dira, lau taldeen artean: Alex Mugikaren jatetxean 3 lagunentzako otordua; Argiñanoren jatetxean 3 lagunentzako otordua, Leitzako jatetxeetan 3 lagunentzako otorduak (Arakindegia, Beatrizenea, Musunzar, Sagasti, Iruso eta Jubilatuen taberna), Elgorriaga bainu-etxean 3 zirkuitu, Kantuz Topa ikuskizunerako 3 sarrera, Irrisarri Land parkerako 3 sarrera, Gaiarre antzokirako 3 sarrera…
Izen-ematea
.- Noiz: Urriaren 20tik azaroaren 10a arte
.- Nola:
.- Euskara Zerbitzuan. laga@iparmank.org 948510814
.- Karrape irratian karrapeirratia@gmail.com 948610914
.- balikebale@gmail.com helbidean