Kale edo bale... Balikebale!

2014ko abenduan, Leitzako zinean, Leitzako herria eta herritarrak protagonista izan zituen lehiaketa bat egin zen. Kale edo bale… Balikebale! izenekoa, hain zuzen ere. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskara zerbitzuak egindako proposamen batetik abiatuta, 2014. urtearen hasieran proposamena aurrera aterako zuen lantaldea osatu zuten zenbait herritarrek, eta herriaren inguruko ezagutza eta herria ezagutzeko gogoa bultzatu nahi dituen ekimena sortu.

Ekimenak sekulako arrakasta izan zuen lehendabiziko edizio hartan, eta geroztik beste hiru ere etorri dira, 2015., 2016. eta 2021. urteetan, guztiak ere lehendabizikoa bezain arrakastatsuak. Leitzako zinema zaharrean izan ziren lehendabiziko hiruak, Herri Areto berrian laugarrena.

Ekimena, zehazki, lehiaketa bat da. Leitza bera da lehiaketako gaia, eta tartean galderak eta probak egiten dira. Leitzari buruzko jakingarriak eta ezagutza ardatz, taldeka antolatutako lehiaketan hainbat ariketa edo proba egiten dituzte lehiakideek, eta parte hartzen duten lau taldeetako bik finala jokatzen dute. Sari sorta ederra ere izaten du lehiaketak.

Saio interesgarria da Balikebale, bizia eta dibertigarria, eta tartetxo atsegin bat igarotzeaz gain, Leitzari buruzko hainbat kontu ikasteko ere balio die bertan diren guztiei eta, azkeneko urtean, baita streaming bidez saioa etxetik jarraitu zutenei ere. Horixe baita ekimen honen he,burua: ongi pasatzea, noski, baina batez ere Leitza hobeki ezagutzea eta Leitzari buruzko interesa eta jakin-mina piztea.