Ez dakizu zer oparitu gabon hauetan? Euskaraz jolasteko ideiak hartu nahi badituzu etor zaitez asteburu honetan Ultzamara.

Adin guztietarako jostailu erakusketa bat antolatu dugu azaroaren 29an (17:00-19:30) eta 30ean (16:30-18:30), Larraintzar Ikastetxe Publikoaren jantokian aurkituko duzu, giro lasai eta goxoan. Baina ez da soilik jostailuak ikusteko aukera izango, baizik eta, haiekin jolasteko ere. Gainera, 2026ko Korrikako arropa salgai izango dugu bertan, eta igandean 18:30ean, ikastetxe alboan dagoen Zentro Zibikoan txikientzako euskarazko zinema izango dugu ere bai, "Oink oink" animaziozko pelikula. 

Beraz, aukera paregabea duzue datorren asteburu honetan!