Ultzamaldean sortu den irakurle txikien klubeko proiektu pilotoa abian jartzeko izen-ematea irekia dago jada.

Zer dira Irakurle txikien klubak?

Galtzagorri elkarteak sortu dituen irakurketa sustatzeko ekimen batzuk dira; bertan guraso euskaldunek, haien seme-alabekin batera, partekatuko dituzte irakurketa une batzuk.

Helburua, irakurketaz eta literaturaz gozatzea da, baina bide horretan, gurasoen ezinbesteko parte-hartzea bilatzen da. Izan ere, gurasoak dira testuak eta haurren arteko bitartekari nagusiak, eta saioetan haiei eskainiko zaizkie beren haurrekin haur literatura gozatzeko eta partekatzeko baliabideak: bibliografia egokia ezagutzea, irakurtzeko espazioa eta denbora nola sortu jakitea, eta helduek, kalitatezko haur literaturaz gozatuz, hau transmititzeko hainbat teknika.

Saioetan, hamabost haurrek har dezakete parte gehienez, horien guraso edota hezitzaileekin batera ezinbestean, haurrek ezin baitute bakarrik joan saioetara (guztira 15 familia gehienez eta 5/6 familia gutxienez).

Pilotajean 3 saio egingo dira, 17:00-18:00 ordutegian, Larraintzarren (lekua zehazteke izen-emate kopuruaren arabera, aurrerago jakinaraziko dizuegu animatzen zaretenoi). Saioen datak:

  • Apirilak 29
  • Maiatzak 13
  • Ekainak 10

Izen-emate epea apirilaren 3tik eta 10era bitartean, biak barne, ONLINE egin behar da HEMEN