Latasatik Erriparako bidean kokatu da aurten Mankomunitateko kilometroa.
Martxoak 22 goizeko 9:27ean Latasa herriaren sarreran hartu zuten lekukoa Anne Oyarzunek (Odietako euskara zinegotzi ohiak) eta Andre Erizek, Eguraldi ederra eta euskaltzalez josita izan genuen Odietako errepidea, beste asko bezala. Haur gazte eta helduak, euskararen alde korrikan, giro ezinhobea.
