Nafarroako Parlamentuak, ekainaren 27an egindako bozketaren ondorioz, ez du galarazi  ingelesa eta beste atzerriko hizkuntza batzuk euskara baino gehiago baloratzea administrazioan sartzeko lanpostu deialdietan.

Ingelesa eta atzerriko beste edozein hizkuntza euskara baino gehiago balora ez dadin neurriak ezartzea eskatzen zuen atzo Parlamentuan aurkeztutako mozioak, baina UPNk eta PPk horren aurka bozkatu zuten, PSOE abstenitu egin zen, eta, ondorioz, Bilduk, Aralarrek, Ezquierda-Ezkerrak eta Geroa Baik alde bozkatu arren, mozioa ez zen onartu.

Mozioak bat egin zuen duela gutxi Nafarroako Arartekoak berak zabaldutako gomendioarekin, ingelesa eta atzerriko hizkuntzak euskararen gainetik ez jartzeko proposatzen zuen gomendioarekin hain zuzen ere, euskara bertako hizkuntza eta partzialki koofiziala baita, Arartekoen hitzetan.