Pasa den irailaren 28an aurkeztu zuen Soziolinguistika Klusterrak Lekunberriko kaleetan egindako neurketaren emaitzen txostena

2021eko neurketa horrek emandako emaitza orokorra, hain zuzen ere, honakoa da: kaleko euskararen erabilera % 48,3koa  da, gaztelaniarena %49,4koa eta beste hizkuntzen erabilera %2,2koa. Haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak ( %68,9) eta gazteak gutxien ( %37).  Emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago erabiltzen dute euskara. Lekunberrik duen euskararen ezagutza portzentajea aintzat hartuta, espero litekeenaren gainean dago erabilera indizea.

Albiste ona da erabilera–indize altua agertzea baina, ikerketak erakutsi duen moduan, ager litezkeen joera berriak eta erdararen erabileraren inguruan suma litezkeen zantzuak zaindu eta begiratu beharra dago, udalerri euskaldunaren izaerari eusteko.

Ikerketari dagokion txostena hemen kontsultatu eta deskarga daiteke: Lekunberri. Kale erabileraren neurketa 2021