ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA ETA LEHENDAKARI BERRIA DU UEMAk URRIAREN HASIERAZ GEROZTIK

 

 
Legegintzaldi honetako lehen batzar nagusia egin zuten UEMAko kide diren udal ordezkariek urriaren 3an, Azpeitian. Besteak beste, hurrengo lau urteotan Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen jarduna gidatuko duen zuzendaritza batzorde berria hautatu zuten, eta baita lehendakari berria ere. EHBildu koalizioko, EAJko eta independenteen ordezkariak daude berriro ere zuzendaritza batzorde berrian.

Honakoak dira zuzendaritza batzordekide berriak:

·  Josu Labaka (lehendakaria). Azpeitia.
· Onintze Amezaga (lehendakariordea). Gatika. 

· Lierni Altuna. Aramaio. 
· Mikel Ansotegi. Aulesti. 
· Amaia Azkue. Berastegi. 
· Maider Arrieta. Lesaka.
· Andere Enbeita. Muxika.
· Nekane Iribar. Zarautz.
· Manuel Labaka. Beizama.
· Eneka Maiz. Etxarri Aranatz.
· Josetxo Mendizabal. Zestoa.