Nafarroako Gobernuak toponimia ofiziala erraz eta eroso begiratzeko eta kontsultatzeko modua eskaintzen duen tresna sortu du, eta sarean jarri du.
Nafarroako Toponimia Ofizialaren Bisore Geografikoa
Tresna horrek toki-izenak eta mapak lotzen ditu, eta bertan kontsultatu dezakegu gure herri guztietako toponimia osoa. Software librean oinarritutakoa da, eta gure telefonoan, tabletean, ordenagailuan ikus dezakegu.
Orain arte liburuetan eta paperezko mapetan begiratu behar genuena, aurrerantzean erraz aski ikusi ahalko dugu gure gailuetan.
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen webgunean, tresna honen inguruko argibideak eta azalpenak ematen dituen bideo bat jarri du. Merezi du begiratzea, webguneak, toponimoak erraz aurkitu eta ikusteko aukera ematez gainera, beste aukera asko ere ematen dituelako: bilatzailea, toki-izenen inguruko informazio zehatza eta historikoa, herrietako toki-izenen zerrendak, ahoskera, ortofotoak, katastroa, distantziak edo azalerak neurtzeko modua…