Pasa berri den asteburuan egin dira BARDOAK 2014 ekimenaren lehendabiziko saioak, eta bertan aritu dira gure eskualdeko hiru talde. Harrapazank taldeko leitzarrek Arbizun egin zuten saioa ostiralean, baita irabazi eta jokoan zegoen puntua eraman ere. Larunbatean Larraungo Paelletan Mocedades taldekoak Iruñeko alde zaharrean aritu ziren Iruñekoekin batera, eta hiriburukoek eraman zuten puntua. Araitz-Betelu-Larraungo taldeak, Mailopetarrak, Txantrean egin zuen saioa, eta horretan ere puntua beste taldekoek eraman zuten. Saio guztiak jendetsuak izan ziren, eta giroa ederra.