Nafarroako Gobernuak argitaratu berri duen Gizarte eta Bizi Baldintzen gaineko Inkestak dioenez, Baztan-Bidasoak eta Larraun-Leitzaldeak osatzen duten eskualdeko populazioaren % 80 baino gehiago euskalduna da. Lehendik egindako ikerketa soziolinguistikoek erakutsitako datua berretsi du, beraz, 2018an egindako ikerketa honek. Ezagutzaren inguruko datu horrek, eta erabilerari buruz eskura ditugun bestelako datuek ere, erakusten dute, hutsuneak hutsune, euskara dela bertako hizkuntza nagusia.
Nafarroako Gobernuak egunotan argitaratu eta zabaldu duen inkesta hori 2018an egin zen. Inkesta, berez, urtero egiten da, eta edizio bakoitzean gai jakin bat hautatzen da horren inguruko ezagutzan sakontzeko. 2018an, hain zuzen ere, Nafarroako gizartearen hizkuntzen ezagutza eta erabilera landu zen arreta, eta orain argitaratu dira datuak.
Nafarroako errealitate ezberdinak jasotzen ditu ikerketak, izan ere, oso aldakorra da egoera eskualde batzuetatik besteetara. Gure Mankomunitateko eskualde gehienak eta Baztan-Bidasoa ingurua biltzen dituen eskualdea da, hain zuzen ere, Nafarroako eremurik euskaldunena, bai ezagutzari eta bai erabilerari dagokionez.
Ikerketa bera eta bertan jasotzen diren datuak hemen kontsultatu daitezke.