Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emakumeen parte hartzea aztertzeko beka deialdia egin du.

Bekaren helburua da Goizuetako eta Aranoko emakumeek XX. mendeko bigarren erditik gaur egun arte Goizueta eta Aranon parte-hartze arloan egin duten lanaren oroimena berreskuratzea, gizon-emakumeen berdintasunaren alde jardundakoei dagokien aitortza eginez.

 

Eskaera egiteko eta agiriak aurkezteko epea uztailaren 26an amaituko da. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoan (Elbarren 1, Leitzan) edota 39/2015 Legeak, Prozedura Administratibo Orokorraren ingurukoak, bere 16.4 atalean jasotzen dituen prozeduren bidez aurkeztu ahalko dira.


 

Bekak 5 hilabetez izanen du balioa, esleitzen den egunetik aurrera.

Irabazleak 4.200 € jasoko ditu.


 

IKERKETAREN EDUKIAK ETA EZAUGARRIAK
Ikerketa lana euskaraz izanen da eta hizkuntza ez-sexista erabiliz idatzi beharko da.
 
Ikerketaren oinarrizko ildoek ondokoak jorratu beharko dituzte:
- Eremu publikoan emakumeek jokatu duten papera, herriko emakumeen partehartzearen
bilakaeran.
- Emakumeek jokatu duten papera, herriaren ohituren transmisioan eta bilakaeran.
- Egitekoen eta generoen arteko harremanen bilakaera ikertutako aldian.
- Emakumeen parte-hartzea herrigintzan
- Emakumeen parte-hartzea lan produktiboan
 
Ikerketa lanaren tamaina (memoria) 60-200 orrialde bitartekoa izanen da. Orrialde bakoitzak 30 lerro izanen ditu, grafikoak, argazkiak edo antzekoak jasotzen dituenak salbu. Eranskinei dagozkien orrialdeak ez dira kontuan hartuko puntu honetan ezarritako gutxienekoak betetzeko orduan.
 
Deialdiari buruzko xehetasunak honako pdf-an dituzue: BEKA-DEIALDIA
Informazio gehiago nahi duenak idatzi edo deitu honako helbideetara:
948510840