Bekaren helburua da Goizuetako eta Aranoko emakumeek XX. mendeko bigarren erditik gaur
egun arte parte-hartze arloan egin duten lanaren oroimena berreskuratzea.
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak egin du beka deialdia, Berdintasun Programaren baitan.
Aurkezteko epea: irailaren 25era arte izanen da (hau barne).
Eskaerak eta gainerako agiriak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoan (Elbarren 1, Leitzan) edota 39/2015 Legeak, Prozedura Administratibo Orokorraren ingurukoak, bere 16.4 atalean jasotzen dituen prozeduren bidez aurkeztu ahalko dira.
- Ikerketa lana euskaraz izanen da eta hizkuntza ez-sexista erabiliz idatzi beharko da.
- Bekak 5 hilabetez izanen du balioa, esleitzen den egunetik aurrera.
- Bekaren irabazleak 4.200 € jasoko ditu
- Banaka zein taldeka aurkez daiteke
- Ikerketa lana originala eta argitaragabea izanen da.