12. denboraldia estreinatuko da asteburuan, eta gure herrietako aretoetan ere ikusgai egonen da.
UEMAren eskutik, eta gure herrietako udalen laguntzarekin, iritsiko da Go!azen gure herrietara. BasaKabiko neska-mutikoen udalekuetako abenturak eta bizipenak eskainiko ditu 12. denboraldiak. Aurten ere pertsonaia berriak iritsiko dira udalekura.
Euskal kantuen bidez jositako telesaila ikusi nahi duenak, hona gure eskualdeko herrietako emanaldien egunak, orduak eta tokiak:
- Areson: azaroaren 7an, 18:00etan, eskoletxen
- Araitzen: azaroen 7an, 18:00etan, udal liburutegian
- Leitzan: azaroaren 7an, 18:30ean Herri Aretoan.
- Goizuetan: azaroaren 7an, 18:30ean, Udaletxeko ganbaran
- Larraunen: azaroaren 7an, 18:30an, Gabari Gune Irekian
Etorri lagunartean Go!azen-eko denboraldi berriko lehenbiziko atala ikustera!
