12 eta 30 urte bitarteko Ultzamaldeko gazteei zuzendutako I. podcast lehiaketa da, eta hiru sari oso interesgarri banatuko ditugu. 

Azkenaldian podcastek indar handia hartu dute, gai ezberdinei eta anitzei buruzko podcastak daude nonahi. ZUk ere podcast bat sortu nahi al duzu? Hauxe da zure aukera!! Eskualdeko lehenbiziko Podcast lehiaketa antolatu dute Ultzaman, eta gainera podcastak egiten ikasteko ikastaroa eskainiko dute aurretik.

IKASTAROA:
Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, baina ez badakizu podcast bat egiten, aukera paregabea duzu horretarako, izan ere urriaren 29an (17:00-19:00) Larraintzarko Ikastetxe Publikoan doako ikastaroa antolatu dugu eta bertan izena eman dezakezu. Horretarako sartu ondoko estekan eta bete inrpimakia zure datuekin: https://labur.eus/IKASTAROA-2025URRIAK29   

LEHIAKETA: 
I. Podcast lehiaketa izanen da eskualdean. Bertan parte hartu nahi duenak lana sortzen hasteko tenore da, eta sortutakoa entregatzeko epea azaroaren 17tik eta 30era izanen da. Behin osatuta gazteenlehiaketa@gmail.com helbidera bidali behar dira lanak.

Lehiaketaren oinarriak eta parte hartzeko baldintzak honako PDFan dituzue.