Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren baitan, Leitzako liburutegian egindako zozketan izan da sariduna Garazi Mariñelarena Errazu.
Irakurzaletasuna, euskarazko literatuta eta liburutegi publikoak bultzatzea du helburu egitasmo honek. Martxoan hasi zen eta maiatzaren 31n bukatuko da. Bitarte honetan, euskarazko liburuak hartu dituzten herritarrekin zerrenda bat osatu da, eta horiekin zozketa bat egin zen apirilaren amaieran. Zozketa horretan jaso du Garazik 30€ko txekea.
Maiatza amaitutakoan bigarren zozketa eginen da Leitzako liburutegian, zerrendan daudenekin.
Egitasmo honetan parte hartzeko aski da euskarazko liburu bat maileguan hartzea liburutegian, eta itzultzerakoan fitxa erraz bat bete, eta %35eko deskontu-txekea emanen dizue Jose Luis liburuzainak. Astitz edo Maimurren liburu bat %35 merkeago erosteko aukera izanen duzue. Eta bestetik, maiatzeko zozketan sartu eta 30€ko txekea irabazteko aukera ere bai.
Animatu eta gozatu euskarazko literatura irakurriz!!
###MAILA###files/468_60_bannerra.gif