Iturria: www.baieuskarari.eus
Gailu mugikorretarako Firefox OS sistema eragilea euskaratu du Librezale lantaldeak. Sakelakoetarako eta tabletetarako Android, iOS eta Windows Phone sistemen alternatiba irekia izan nahi duen sistema eragilea da Firefox OS.
Euskal Herrian dagoeneko salgai daude Firefox OS daramatzaten sakelakoak, Hegoaldean Telefónica konpainiak Movistar bidez merkaturatzen baititu, eta Iparraldean ZTE bidez eskura baitaiteke
Firefox OS 2.0 bertsioa erabiltzaile arruntentzat euskaraz erabilgarri egongo den lehena da, Librezaleren lanari esker. Euskarazko bertsioaren akatsak ikusiz gero, harremanetan jar zaitezkete Librezalerekin posta-zerrendaren bidez.
Informazio gehiago: Librezale.org