Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko euskara zerbitzuak, Nafarroako bertze hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu du.

Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dira. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen da; guztira hemezortzi proposamen bildu dira. Bestean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri eman da; kasu honetan hamahiru eskaintza dira.

Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere. Euskara Zerbitzuek eskualdeko Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxeetan banatu dituzte esku-orriak.

Esku-orriak hemen: Udalekuak. Lehen hezkuntzaUdalekuak. DBH