Haur eta gazteentzako ehunka produktu berri dakartza liburuxkak.

KATALOGOA.EUS web-orriak, aldiz, 7.700 produkturen erreferentziak bildu ditu dagoeneko.

Urteko garai hau seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta
jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskal Herriko udal
eta mankomunitatetako 100 Euskara Zerbitzuk baino gehiagok Euskarazko Produktuen
Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez. Aurtengoa 26. edizioa da.
Bai etengabe eguneratzen den web orriak zein paperezko edizioak, biek ere itxura berriak
estreinatu dituzte, eta jasota dituzten produktuak bi ataletan dituzte sailkatuak: atal bat 0-12
urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua dago, eta bestea 12-16 urte bitarteko
gazteentzako produktuekin.
Paperezko edizioak 50.000 ale
Egunotan banatuko dira paperezko edizioaren 50.000 aleak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta
Nafarroan. Azkeneko urteotan egin den modu berean, paperean editatzen den katalogoak
aurten ere bi azal izango ditu: azal batek sarbidea ematen die 12-16 urte bitarteko gazteentzat
eskaintzen diren produktuei, eta beste aldeko azalak 0-12 urte bitarteko haurrentzako
produktuei eta gurasoentzako materialei. Aurkezpen honi esker produktuen bilaketa nabarmen
errazteaz gain, nortasun propioa ematen zaio adin tarte bakoitzari. Jakina, paperezko edizioak
ez ditu jasotzen KATALOGOA.EUS web-orrian jasota dauden produktu berri guzti-guztiak, atalka
antolatutako hautaketa bat baizik: musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta
jokoak eta gurasoentzako materiala.
Maiz eguneratzen den web orriak milaka produktu ditu eta bat erosi nahi izanez gero,
produktuan klik eginez argitaletxeen denda birtualetara sartzeko aukera ematen du
KATALOGOA.EUS maiztasunez eguneratzen den web orria da, argitaratzen diren produktu
berriak sartuz, deskatalogatu direnak kenduz eta, finean, KATALOGOA.EUS bizi-bizirik dago.
Orain 7.700 produktu inguru biltzen ditu 2 atal nagusien artean. Paperezko edizioak bezala,
KATALOGOA.EUS web orriak ere bi atal nagusi ditu: 0-12 urte bitarteko haurrentzako
produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea.
Eta ez hori bakarrik, atal bakoitzak bere direktorioa du eta, hartara, tipologia bakoitzeko
produktuen bilaketa nabarmen erraztu eta hobetzen da produktuak tituluaren, argitaletxearen,
autorearen, adin tartearen edota prezioaren arabera bistara daitezkeelako. Azkenean,
erabiltzaileak produkturen bat begiz joz gero, argitaletxearen denda birtualera sartzeko manera
izango du ‘non eskuratu’ botoian klikatuta.
Buletin elektronikora harpidetuta, nobedadeen segimendua egin daiteke urte osoan
Azken nobedadeen berri izan nahi dutenei, KATALOGOA.EUS web orriak buletin elektronikora
harpidetzeko bidea ere ematen die. Hartara, harpidedunek urtearen buruan 10 buletin jasoko
dituzte, argitaratu berri diren produktuen erreferentziekin. Izan ere, horixe baita
KATALOGOA.EUSen helburua: merkatuan aurki daitezkeen euskarazko azken nobedadeak ere
erabiltzaileen eskura modu erraz batean jartzea.
Argibide gehiagorako:
§ Ainhoa Beraza: larbeleareuskaraz@iparmank.eus
§ Kiko Escobar: euskara@estella-lizarra.com