EUSKARAZ MINTZA proiektua Euskal Herriko hainbat ikastetxetan martxan ari da, Lekunberriko Ibarberri eskola horien artean dagoelarik. Helburu nagusia hizkuntza planaren barnean, ikasleek jolas tradizionalen bitartez gelatik kanpo euskara erabil dezaten lortzea dugu. Horretarako etxean eta lagunen artean barneratzen dituzten hizkuntza erregistroak eskaintzea da gure ekintzaren betebehar nagusiena. Hau dela eta, begirale bat zuen seme-alabekin jolasean aritzen da jolastorduetan irakasleekin koordinaturik.
Euskaraz Mintza tailerra, Lekunberriko spot-a: https://youtu.be/hHLOZjM8Rb0
Ohar honen bidez ZUENTZAT prestatu dugun ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Bost ordu eta erdiko ikastaroa da eta bertan, zuen seme-alabek ikasten dituzten jolasak irakatsiko zaizkizue haiekin euskaraz jolas zaitezten. Nahiz eta ikastaroa euskaraz izan, jolas egokiak antolatuko ditugu guraso erdaldunek eta euskara maila baxua dutenek ere parte har dezaten.
Lehen saioa Ibarberri eskolako “Goizeko gelan”, otsailaren 15ean, astelehena, 9:30etik 11:30era egingo da. Hurrengo bien datak lehen saioan adostuko dira hezitzailea eta gurasoen artean.
Izen-ematea beharrezkoa (leku mugatuak) eta doakoa, azken eguna otsailaren 11a, osteguna. Horretarako bi bide dituzue:
- Ibarberri eskola
- Euskara zerbitzua: larbeleareuskaraz@iparmank.eus