Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Larraunaldean, Larraun eta Lekunberrin, bideoa egin nahi izan dute. Bertan, bi mezu nagusi zabaldu dute. Batetik, egun berezi honen jatorria, bitxikeriak eta bestelakoak. Bestetik, euskararen inguruko aurreiritzi batzuen gaineko hausnarketak (euskara txikia, zaharra eta zaila omen).

Bideoetan eskualdeko 26 lagun ageri dira txapela eskuan txanda pasatzen eta, azken parte hartzaileak dioen bezala, "jantzi euskararen txapela buruan eta ibili munduan!" mezua transmititu nahian.

Ez, ez zarete okertu, "bideoetan" esan dugu. Behin lehendabiziko bideoa grabatuta ohartu baitziren "harraldi faltsuetarako" materiala bazela eta erabaki zuten bideo ez hain serioa ere egitea. Hortaz, hemen dituzue bi bideoak:

Euskararen Nazioarteko Eguna Larraunaldean: https://youtu.be/CFp1xstjiFg

Harraldi faltsuak: https://youtu.be/pOVVvAMWafM