UEMAk eta Hamaika Telebistak elkarlanean hamaika bideo argitaratu dituzte, bakoitza pare bat minutukoa, euskararen egoeraren berri modu erraz eta dibulgatiboan emateko helburuarekin.

Bideoek Iñaki Iurrebasok egindako tesia dute oinarri. Bertan biltzen diren gakoak euskararen egoera ulertzeko giltzarri dira. 

Honakoak dira gako horiek azaltzen dituzten bideoak:

1. Diagnostiko berri baterako gakoak. Euskara gaur egungo egoerara nola iritsi den.

2. Azken mendeko euskararen historia. Gainbehera, indarberritzea eta geldotze aroa.

3. Hizkuntza-gaitasuna. Hamabi lagunetik batek egiten du errazago euskaraz.

4. Erabilera. Asko erabiltzen da euskara, dagoen gaitasunerako.

5. Atxikimendua. Euskararekiko jarrera positiboa daukagu euskaldunok.

6. Hizkuntza bilakaera. Indartsuagoa da erdalduntzea euskalduntzea baino.

7. Galeraren arrazoiak. Botere egiturek euskara ahultzen dute.

8. Belaunaldi berriak. Gurasoak baino euskaldunago datoz haurrak.

9. Lurraldea eta nagusitasuna. Testuinguruak ez dira neutroak.

10. Arnasguneen garrantzia. Euskara arnasgunerik gabe geratzeko bidean doa.

11. Etorkizunari begira. Olatu berri baten beharra du euskarak.

Bideo guztiak batera ikusteko: https://labur.eus/GAKOAK-denak