Maiatzaren 2tik 5era egon da Euskararen arnasguneei buruzko erakusketa Lekunberriko Ibarberri Ikastetxean ikusgai. Erakusketa UEMA-k, Larraungo Udalarekin batera, antolatu du eta DBHko lehenengo zikloko ikasleekin erakusketari buruzko lanketa egin zen UEMAko teknikariek eta Larraunaldeko Euskara teknikariak gidatuta.