Euskaraldiak III. edizioa du aurten, eta gutxi falta da aurtengo ekitaldia abiatzeko. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da, eta dagoeneko motorrak berotzen ari dira. Aurtengo edizioan, aurreko bietan bezala, norbanakoek ahobizi edo belarriprest izateko aukera izanen dute. Horretaz gain, entitateek ere izan dute parte hartzeko aukera, beren burua arigune izendatuz, 2020ko Euskaraldian egin zen moduan.
Arigune izateko epea dagoeneko bukatu da, urriaren 31 arte izan baitzuten horretarako aukera. Euskaraldiko III. edizioa hasi bitartean norbanakoek dute izena emateko aukera, eta horretarako urratsa erraza eta arina da. Euskaraldiaren webgunean sartu behar da eta izena eman, bertan eskaintzen diren jarraibideak betez.
Badago denbora, esan bezala, Euskaraldia hasiko den eguna arte eman baitatiteke izena, baina hobe momentuan egitea gerorako utzi gabe. Ekimen arrakastatsua izan da Euskaraldia aurreko bi edizioetan, milaka eta milaka euskaltzalek bat egin zuten euskaraz egiteko ohiturak indartzeko proposamen honekin, ea irugarren honetan ere bide beretik jarraitzen duen.
Parte hartu eta eman izena!