2024-2025 ikasturtean euskara ikasten aritu direnentzako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea zabalik da. Irailaren 15a arte aurkeztu daitezke eskaerak Mankomunitatearen egoitzan (Basaburuko Udala) edo hura osatzen duten gainerako herrietako udaletan. 

Dirulaguntza eskaera egin dezakete 2024ko urriaren 1etik 2025eko abuztuaren 31 arteko ikastaroetan parte hartu duten herritarrek. 

Dirulaguntza jasotzeko honako hauek dira bete beharreko baldintzak: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea osatzen duten herrietan erroldaturik egotea, egindako ikastaroan asistentzia, gutxienez, %80koa izan duela frogatzea eta 2024-2025 ikasturterako xede berbera duen Euskarabidearen dirulaguntza aurretik eskatu izana.

Hemen dirulaguntza deialdia osorik: Euskara ikasteko dirulaguntzak 2025