Mankomunitateak 2025-12-17an egindako Batzarrean onartu zuen euskara ikasleentzako 2025-2026 ikasturterako laguntza, 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31 arte egindako ikastaroetako matrikula gastuak diruz laguntzeko helburuarekin. Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta online egindakoak.

Dirulaguntza eskaera egin dezakete aipatutako epean euskara ikastaroetan parte hartu duten herritarrek. 

Dirulaguntza jasotzeko honako hauek dira bete beharreko baldintzak: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea osatzen duten herrietan erroldaturik egotea, egindako ikastaroan asistentzia, gutxienez, %80koa izan duela frogatzea eta 2025-2026 ikasturterako xede berbera duen Euskarabidearen dirulaguntza aurretik eskatu izana.

Hemen dirulaguntza deialdia osorik: Euskara ikasteko dirulaguntzak 2026