Ikasturte honetan (2022-2023) euskara ikasten ari direnendako dirulaguntza deialdia irekita dago, dirulaguntza aurreratua eskatu nahi duten ikasleak eskaerak eta dokumentazioa aurkezten hasteko.
Aurten Nafarroako Iparraldeko Mankomunitateak doakotasunaren irizpidea erabiliko du euskara ikasi nahi duenak dohainik ikasi ahal izateko. Beraz, matrikularen %100 ordainduko zaie baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei, beste erakunde batzuetatik kontzeptu berean jaso duten dirulaguntza kopurua kontuan hartuta.
Diruz lagunduko dira 2022ko irailaren 1etik abuztuaren 31ra eginiko ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta informatiko bidezkoak.
Dirulaguntza aurreratua kobratzea eskatzen dutenek deialdi honetan zehazturiko baldintzak eta eskaturiko dokumentazioa bi epetan bete eta aurkeztu beharko dute: orain otsailean eta ikasturte amaieran. Aurreratua eskatzen ez duten beste guztiek irailaren 1etik 15era arteko epean aurkeztu beharko dituzte eskaerak eta dokumentuak.