Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak 2016-2017 ikasturtean euskara ikasten arituko diren ikasleendako beken deialdia egin du.
Guztira 11.802 euro banatuko ditu 2016-2017 ikasturtean euskara ikasten arituko diren ikasleen artean, eta ikasle bakoitzak, gehienez, 698 euro jaso ahalko ditu. Baldintza nagusiak dira Mankomunitateko udalerrietako batean erroldatua egotea, haiekiko zorrik ez izatea eta gutxienez %80ko asistentzia betetzea.
2017ko otsailaren 1etik irailaren 15a arte irekita egonen da eskaerak aurkezteko epea. Hala ere, Ikasleek diru-laguntza aurreratzea eskatzen ahal dute, matrikulatzeko garaian. Horretarako, langabezian egon direla justifikatu edo azken ekitaldiari dagokion errentaren aitorpena egin beharrik ez zutenaren Ogasun Departamentuko ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
Eskatzaileek eskabideak aurkezteko aukera izanen dute mankomunitateak Basaburuko udaletxean duen erregistroan (Asuncion 7, 31866 Jauntsarats) edo mankomunitateko edozein udalerriko udaletxetan. Argibide gehiago behar izanez gero, deitu ezazu hiru telefono hauetako batera 948 510814 (Leitza), 948 504400 (Larraun) 948 305134 (Ultzama)