Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak euskara ikasten aritu direnentzako beka deialdia egin zuen abuztuaren bukaeran eta irailaren hasieran. Laguntza eskatzeko epea bukatu da dagoeneko, eta  gure eskualdeko 46 herritarrek egin dute eskaera. Eskaera egin eta baldintzak betetzen dituzten eskualdeko ikasle horiei matrikularen erdia ordainduko zaie, eta ikasturtean zehar langabezian egon direnei matrikula osoa.