Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak euskara ikasleentzako dirulaguntza deialdia argitaratu du, eta horren baitan, 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31 arte egindako ikastaroak diruz lagunduko ditu, estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta online egindakoak. 

Eskaerak

Dirulaguntza hartzeko baldintzak honako hauek dira: Mankomunitatea osatzen duten herrietako batean erroldatua egotea, diruz lagundutako ikastaroaren % 80an parte hartu dela frogatzea eta 2024-2025 ikasturterako xede berbera duen Euskarabidearen dirulaguntza aurretik eskatzea.  

2024ko irailaren  irailaren 15a arte aurkeztu daitezke eskaerak; ikasleek dirulaguntzaren lehenengo erdia aurreratzeko eskaera egin dezakete, 2025eko otsailaren 28a baino lehen.

Euskara mankomunitateak doakotasuna du helburu, herritar guztiek euskara ikasteko eskubidea bermatua izatea, horretarako esleituko duen dirulaguntza Euskarabidearen dirulaguntzaren osagarria izanen da  matrikularen gastu osoa betetzeko.

Informazio guztia hemen: