Haurrentzako album ilustratuak sortzeko 2020. urteko Etxepare Saria martxan da.

Nafarroako Toki Entitateetako Euskara Zerbitzuak 2004. urtean hasi ziren Etxepare Saria antolatzen, haurrentzako album ilustratuak sortzeko helburuarekin. 5.000 euroko saria izanen da eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du.

Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak behar dute izan, banaka edo taldeka aurkeztu daitezke. Lanak aurkezteko azken eguna 2020ko maiatzaren 8a izanen da eta honako helbide honetara bidali beharko dira:

ETXEPARE SARIA

Leitzako udala- Euskara zerbitzua

Elbarren, 1

31880- Leitza ( Nafarroa)

 

Oinarriak ikusteko: www.etxeparesaria.eus