Ireki da Nafarroan, dagoeneko, errenta aitorpena egiteko kanpaina. Apirilaren 7tik ekainaren 24a bitartean izanen dute Nafarroako herritarrek aitorpena egiteko epea eta, aurreko urteotan bezala, aurten ere UEMAk horrekin lotutako kanpaina abiatu du.

(irakurtzen jarraitzeko, klikatu albistearen izenburuan)

Kanpaina horretan, hain zuzen ere, errenta aitorpena euskaraz egitea proposatzen zaie herritar guztiei. Badago horretarako aukera, hainbat herritarrek horrela egiten dute dagoeneko, eta gainerakoek ere horrela egin dezaten bultzatzen eta sustatzen ari da UEMA.

Aitorpen hori egiteko modu ezberdinak daude gaur egun: autolikidazio proposamena izan daiteke, edo mekanizatua, edo Internet bidezkoa, aholkularitza baten edo finantza-entitatearen laguntzaz… Baina egiteko modua edozein dela ere, guztietan ere euskaraz egin daiteke, edo euskaraz egin diezaguten eska daiteke. Norberaren esku dago urratsa egitea.