Iaz, lau eskolelatan baino ez zuten txertatu, "informazio gutxi eta eskari sakabanatuta" egon zirelako. Orain, hegoaldeko hamalau zentrotan bateratuko dute eskaintza

 

Euskalerria Irratia 2017-01-17 09:24 

Gutxieneko ratioetara ez ziren iritsi iaz Nafarroako "eremu ez euskaldunean", eskaraik "sakabanatuta" egon ziren, baita "informazio eskasia" ere. Zentralizatu eginen dute eskaintza orain, iazko ikasturtean egindako hutsei erantzun nahian: hamalau zentrotan eskainiko dute D eredua. Honako hauetan, hain justu: Elvira España (Tutera), La Cruz (Allo), Virgen del Soto (Caparroso), Dos de Mayo (Castejon), San Miguel (Larraga), Angel Martinez Baigorri (Lodosa), San Fausto (Ancin), Santa Maria (Los Arcos), Luis Gil (Zangoza), Espinal Olcoz (Mendigorria), Juan Bautista (Azkoien), Marques de la Real Defensa (Tafalla) eta Otero de Navascues (Cintruenigo).

Bilerak antolatu ditu Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetan, eremu ez euskalduneko familiek D ereduaren berri izan dezaten. Hilaren 30ean ekinen diete bilkurei.